AMEBIKE 2×4
Energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko modulu autonomoa eta bizikleta elektrikoak kargatzeko geltokia.
Ezaugarri teknikoak:
- 8 aparkaleku-plaza ditu, paneletarako euskarriekin batera diseinu bakar batean integratuta.
- Tamaina handiko panel fotovoltaiko bi edo lau (gutxi gorabehera 115 x 225 cm-ko dimentsioa bakoitzak) egituran modu harmonikoan integratzeko gaitasuna, 30º-ko inklinazioarekin orientatuta.
- Bizikleta elektrikoak kargatzeko entxufeak ipintzeko konpartimentua du.
- Energia, kontrol eta kudeaketa sarera konektatuta; bateriekin funtziona dezake, hornidura-sare orokorrera konektatu gabeko sistema autonomo bat osatuz.
- Zimendaziorako metalezko ainguraketak.
- Neurriak: 4,6 metro zabalera x 2 metro sakonera x 2,8 metro altuera.
TRATAMENDUAK, AKABERAK ETA KALITATEAK
- Autoklabez tratatutako egurra, hutsunea-presioa-hutsunea prozesua jarraituz, kromo eta artsenikorik gabeko gatz hidrosolubleen bidez; 4. erabilera-klaserako egokia (kanpoaldea, lurrarekin edo hezetasun-iturriekin kontaktuan, UNE-EN 335-2:2007 arauaren arabera).
- PEFC ziurtagiridun egurra.
- Lur sendoari ainguratzea, beroan galvanizatutako altzairuzko edo altzairu herdoilgaitzezko burdineria bidez.
- Altzairu herdoilgaitzezko edo labean lakatutako altzairuzko metalezko xaflazko burua.

